2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

ENTZUNALDIA

J.P DUVOISIN

  1. Non ikasi zuen? Larresoroko seminario txikian.
  2. Non zaletu zen euskararekin? Larresoroko seminario txikian.
  3. Nor ezagutu zuen 1856 inguruan? Bonaparte ezagutu zuen.
  4. Zein lan original idatzi zuen? Baigorriko zazpi liliak.
  5. Zein zen Duvoisinen lanbidea? Itzultzailea/Kapitaina.
E.LARRE
  1. Zer da E. Larre? Euskaltzaina.
  2. Zeren zuzendari izan da? Herria astekariaren zuzendaria.
  3. Zeren bultzatzailea izan zen Iparraldean? Euskara batuaren bultzatzailea izan zen.
  4. Bertsolaritzan zer lan egin ditu? Epaimahaikidea izan da, eta bertso saioen antolaketan laguntzailea.
FCO. I. LARDIZABAL
  1. Nongoa zen Lardizabal? Zaldibiakoa.
  2. Zer etxetakoa zen? Zubi aurreko etxekoa.
  3. Noiz bizitu zen? 1806-1855.
  4. Nola hil zen? Kolera morbo asiatikoak jota.
  5. Zer liburu argitaratu zituen? Alde batetik, Testamentu zaharreko eta berriko kondaira. Eta bestetik, Gramatika baskongada.
  6. Zein herrialdetan irakurri zen batez ere lehena? Gipuzkoan eta Bizkaian.
  7. Nor dago liburuxkaren atzean? Mikel Zalbide.
P.LASARTE
  1. Nongoa da? Leitzakoa.
  2. Nolakoa da izatez? Kantuzalea da. Bertsoak idazten ditu. Eta bizipoza.
  3. Zer hiztegitan parte hartu zuen? Zortzi urte arteko Ikastola Hiztegian.
  4. Zer dira aramiak? Monjak.

ZUZENKETA

1. HERRI EUSKALDUNAK ETA ESKOLA TXIKIAK.

Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken menden euskera hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetikk, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaie gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso eguneko apala baino ez, aldiz, herri txikietan.

Bestalde, jakina da herririk euskaldunenak, IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, biztanleen %80tik gora euskaldunak dituztenak, txikiak izaten direla. Hala bada, ikuspegi kuantitatibo batetik euskararen egoerarako herri txiki euskaldunak ezer gutxi badira ere, kualitatiboki, hizkuntzaren bizitasunerako berebiziko garrantzia dute. Herri euskaldun horietako eskolei erreparatu nahi diet, herri txikietan eta auzoetan egoten diren landa eremuetako eskola txikiei. Zergatik merezi dute arreta hezkuntza errealitatea ñimiñio horiek?

Hizkuntzaren ikuspegitik, hiztun kopuru urria izanagatik, dago herri euskaldunetan euskara bizi-bizirik, belaunaldi guztietako herritarren mintzaira izaten da eta ohiko harrematen erabiltzen da. Herri txiki horiek hizkuntzaren bizitasunerako beharrezkoak dira, Joshua A. Fishmanen hitzetan "demographically concentrated and intergenerationally continuous" baitira. Horregatik, "heartlands of minority languages" deitu izan zaie, hots, hizkuntza gutxituen harremanetan ohikoa duten herri-eskualdeei esateko. Herri euskaldun horietan euskarak bertako mintzamolde eta erregistro jatorrak garbien eta bizien ditu.

Herri txikien ikuspegitik, eskolak bizia ematen dio herriari, haien bihotza eta bizipoza dira. Haurrak herrian dabiltza egun osoan eta eskolak bertako kulturari eta ohiturei eusten dite, haurrak bertako kultura ohituretan sozializatuz: inauteriak direla, Olentzero, Orakunde, Santa Ageda, festak... Eskola txikiek beste eskola eredu bat izan nahi dute. Bestalde, eskolak, zerbitzu gisa, biztanleak herrixkan heratzen laguntzen du.

Familien eta haurren ikuspegitik, ikasleak herriari estuko lotutako eskola batean hazten dira, herriaren bizitzan errotuak. Adin desberdineko haurrak biltzen dira ikastalde berean eta horrek elkareragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen ditu. Gainera, eskola txikietan gurasoen inplikazioa handiagoa izaten da.

Beraz, herri txikietan eskolak hizkuntzari ez ezik herriko bizimodu, ohitura eta kultura eusteari ere eragiten dio. Jacqueline L. Urla antropologoak eta Jakoba Errekondo nekazaritza-ingeniariak honela idatzi dute Zerain herriaz eta hango eskolaz: "One of the first steps locals took to preserve their community was to create a school in town for their younger children. Keeping children close to their families and neighbours during their early socialization was regarded by residents to be essential for the transmission of local culture, language, and customs as well as the formation of closer life long bonds with their peers", Hau da, Zerainen tokiko garapen iraunkorrrerako lehen urratsetako bat herriko haur txikientzako eskola sortzea izan zen. Izan ere, zeraindarrek haurrak herrian, haien familia eta auzokidekin atxikitzea funtsezkotzat jo dute herriaren kulturaren, hizkuntzaren eta ohituren transmisiorako, baita tokian errotutako bizimodua bermatzeko ere.

Herri txikietako edo auzoetako eskolak gure hezkuntza sistemako errealitate kantitatiboki txikia baina kualitatiboki garrantzitsua dira. Azken hamarkadetan teknologia berriek eskola txikien arteko elkarlana eta koordinazioa erraztu dute. Adibidez, Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde bat, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartzen hasi zen. Egun, Gipuzkoako eskola txikiak 26 dira eta mila bat ikasle biltzen dira horietara. Bizkaian 24 eskola txiki daude. Araban herrietako eskolen arazoei aurre egiteko Landa Eskolen Foroa sortu berri dute. Nafarroan landa eremuko eskolak 79 dira baina hemendik aurrera bat gutxiago. Izan ere, duela aste batzuk amaitu den ikasturtea azkena izan da Nafarroako Mendialdeko Eratsungo herriko eskolarentzat. Heldu den ikasturtean neska-mutiko eratsundarrek Doneztebeko ikastetxe publikora bildu beharko dute. Herriak eskolari eusteko ahaleginak eginagatik ere, Nafarroko Gobernuko Hezkuntza Departamenduak eskola ixteko erabakia aurrea eraman du gutxienez bots ikasle behar baitira eskola zabalik izateko. Eskolen itxiera behin betikoa izaten da. Hau da, behin itxiz gero eskolak ez ohi dira berriz zabaltzen, nahiz eta haur kopurua haiz. Hala gertatu da Eratsundik hurbil dauden Zubieta eta Elgorriaga herrietan (Malerrekan) eta Anizen (Baztanen), baita Arabako Bernedo herrian ere. Herriak  bere eskola galtzen duenean, nolabait bizia ere galtzen duela diote.

2.ARIKETA
  1. Itxuraz, gorputz indartsua dauka laurogeita hamar urte izateko. Baina itxurakeria da soilik, errealitatean asko kostatzen baitzaio ibilaldi txikiak egitea.
  2. Zuek pentsatzen ari zarete zer egin egun hartan,
  3. Maiderrek ez daki Saioak eta Ikerrek zergatik egin duten.
  4. Bartzelonako jokalariez hitz egiten du askotan.
  5. Gela txukuntzeko esan diot, baina arrunt alferra da.
  6. Hemen oso ona den lana badu.
  7. Ardoa edan dut, baita sagardoa ere / eta sagardoa ere bai.
  8. Hurrengo bisitaldian elkarrekin bazkaldu zuten. Senarrak, oso dotore jantzita eta ilea moztuta beste bat zirudien.
  9. Unibertsitatean ikusi zaituztet gaur goizean.
  10. Urtzi hemengo irakaslea da.
  11. Esan diot libururik ez duela ekarri.
  12. Mutilen lehegusinak ziren neska batzuk etorri ziren.
  13. Irakasle bezala egon da Ezkaba ikastetxean.
  14. Irailaren 8an hasiko gara ikasturtea.
  15. Asko oroitzn naiz urte hartan ezagutu nuen mutil batez. 
  16. Haren helburua ez zen gezurra esatea baizik eta bere azken orduak pozik pasatzea.
  17. Donostiatik Bizkaira berrogeita hamar kilometro daude.
  18. Euskaraz hitz egiten ahaztu zaio.
  19. Hori beti besteez baliatzen da nahi duena lortzeko.
  20. Oso pinpirina denez aurpegia egunero apaintzen du, begiak urdin argiz eta ezpainak gorri ilunez.
  21. Mirari pentsatzen ari zen gauzak ez zituela ongi egin.
  22. Mikelek Unibertsitateko langilea zen lagun bat zuen.
  23. Aita ospitalean gaixorik dago.
 3.ARIKETA (AZTERKETA)
  1. Bezperan baietz, baina gero, aurkeztu behar genituen egunean, ariketarik ez zuela egin jakinarazi zidan.
  2. Irakurriko dut edo nahiago duzu gero egitea?
  3. Matekoak eskatu digun lana egin dut, eta baita Psikologiakoak lehengo egunean esan ziguna ere.
  4. Ezagutu nuen gizon hura, zela enpresa hartako burua, lanean hasteko lehenik ikasketak bukatu beharko nituela jakinarazi zidan.
  5. Auto elektriko hura irakasleek egina zela esa zigun dekano jaunak, irakasle haiek lau urte eman zituztela autoa prestatzen. Nik beste gauza batzuez zerbait banekiela erantzun nion, baina hartaz ez nekiela deus ere.

IDAZLANAK

ARGUDIO TESTUAREN  INGURUKO AZALPENA

-Argudio testua honela defini daiteke: hizlari batek entzuleei zuzentzen dien estrategia multzoa, honen bidez entzule haien iritzia aldatzeko, atxikimendua lortzeko edo halako ideia edo egoera onets dezaten erdiesteko.
-Argudioaz mintzatu ahal izateko, adostasunik ez dagoen egoera behar da, berbaldia eta kontraberbaldia. Kontraberbaldia normalki amoren emate eta aurka egite egituren bidez gauzatzen da.
-Honekin batean, hizkuntzaz kanpokoa ere, keinuak eta, garrantzizkoak dira, zerbaitekin akort ez garela adierazteko bekozkoa jartzea adibidez.
-Inplizitoak ere, hots, erraten dugunak berekin dakarrenak ere garrantzi handia du argudiatzeko denboran.
-Argudiatzean oinarrizko bi alderdi bereizi behar dira:

  • Ingurua edo egoera pragmatikoa.
  • Argudiatzearen egitura.
-Argudio testuan bestelako segidak ere agertu ohi dira, argudiozkoak ez direnak, azalpenezkoak, narraziozkoak, deskribatzaileak...
-Argudiozko esaldi segida baten helburua testi bat onestea edo txarrestea da. Honetarako, premisa batzuetatik abiatzen da, ondorio batera iristeko. Ondorioa aldekoa izan daiteke edo kontrakoa.
-Argudio testuaren zatiak: 
  • Sarrea: helburua gaia aurkeztea da.
  • Egikarien azalpena: igortzailea hauetan oinarritzen da defendatzen duen tesia hartzaileak ezagutu eta haren alde egin dezan.
  • Argudioen azalpena: igortzaileak bere tesiaren alde egiteko eta aurkariaren argudioak gaitzesteko egoki iruditzen zaizkion argudioak azaltzen ditu. Hala ere, punturen batean aurkariaren argudioak ontzat har ditzake.
  • Ondorioa: azaldu diren gauzarik garrantzitsuenen laburbiltzea da, erabilitako argudioen indarra areagotzeko.
AZALPEN TESTUAREN INGURUKO AZALPENA

-Honen helburu nagusia informazioa ematea eta ideiak adieraztea da.
-Zein berbaldi sartzen dira? 
  • Diskurtso zientifikoetan (artikuluak, monografiak, tratatuak, erakusketak, ikastaroak...) Ez da entzulea konbentzitu nahi, datu antolatu eta mailakatuak ematea da kontua.
  • Diskurtso didaktikoetan (testu liburuak, hezkuntza arautegiak...)
  • Zabalkunde diskurtsoetan (aldizkari artikuluak, hitzaldiak, entziklopediak, agiriak...)
-Antoakizun azpimota bat baino gehiago bereiz daitezke. Denak ere eskema honetara ekar daitezke: galdera edo arazoa - konponbidea - ondorio, ebaluazioa.
-Gramatikaren alderdiak:
  • Testuaren barneko eta testuen arteko antolatzaileak.
  • Forma supralinguistikoen erabilera ugaria: tituluak, azpitituluak...
  • Indikatiboko orainaldiaren eta geroaldiaren nagusitasuna.
  • Adizki inpertsonalak maiz azaltzen dira.
  • Aditz estatiboak.
  • Adjetiboa, balioestekoa.
  • Azalpenezko aposizioak.
  • Hitz ordena egonkorra.
  • Hiztegi zehaztasunerako joera.
  • Modalizatzaileak. Ohikoak izaten dira ziurtasuna adierazten duten modalizatzaileak: iritzi aditzak, forma inpertsonalak, aditzondo gisakoak. erraten denaren egia edo faltsutasuna beren baitan dakarten aditzak
  • Deiktikoen erabilera endoforikoa.
  • Lokailu eta testu antolatzaileak.
  • Azalpenetan deskripzioa, argudiatzea, narrazioa ere izan ohi dira.
  • Ixteko formula.
  • Balio estilistiko eta ñabardura gutxi agertzen dira.
DESKRIBAPENAREN INGURUKO AZALPENA

-Deskribapen testua gizaki, gauza, leku, gertakizun edo prozesu baten ezaugarri fisiko, psikologiko nahiz bestelakoak agertu, erakutsi, adierazi edo zehazten dituen testua da, hots, delakoa nolakoa den adierazten diguna.
-Arrunki beste testu baten barnean agertzen da eta neke da testu deskribatzaile hutsia aurkitzea.

-Deskribapenaren egitura: identifikazioa, definizioa, hedapena.
-Deskribapen motak:

  • Egoeraren deskribapena: fisikoa (pertsonak, animaliak, gauzak...), barne egoerak (izaera, sentimenduak...)
  • Prozesuen deskribapena: zerbait nola egiten den, zerbait nola dabilem, zerbait nola erabiltzen den...
-Perpaus bakunak, laburrak azaltzen dira gehienetan, puntuazio marka frankorekin. Definizioan ikusteko aukera izan den bezala, erlatibozko perpausak ugariak dira, baita alderaketak ere.
-Aditz gutxi agertzen dira eta normalki orainaldian egoten dira, definizioetan behintzat, bestelakoetan iraganaldi puntukaria ere franko ibiltzen baita.
-Izenondoak ugariak dira eta orobat izenak eta izenaren ingurukoak.
-Maiz lekuaren inguruan antolatuak: tokia adierazten dute hitz franko. Beste askotan denbora adierazten duten antolatzaileak aurkitzen ditugu.

NARRAZIOAREN INGURUKO AZALPENA

-Narrazioa denbora tarte jakin batean gertatzen diren gauzak kontatzea da. Narrazioaren ardatza denbora da.
-Motak: elezaharra, erromantze edo balada, kantua, alegia eta ipuina, kontaketa laburra, eleberria, txistea, biografia...
-Literatura narrazioa:
  • Narrazio testuan egilea da igorlea.
  • Ikuspuntua sortzen du eta ikuspuntu horretatik kontatzen ditu gauzak.
  • Narratzailea: egilea bera, pertsonaia bat, narratzaile neutroa, orojakilea...
  • Helburuak:
    • Fikziozko mundu pertsonala sortzea.
    • Irakurleari zenbait gertakizunen berri ematea.
    • Irakurleari ematen zaion egoeraren inguruan gogoeta eragitea.
    • Besteren bat.
-Narrazioaren antolaketa: korapiloa.
  • Hasierako egoera orekatua itzulipurdikatzen duten gertakariak.
  • Pertsonaiek egoera berri bati aurre egin behar diote, korapiloa askatu behar dute.
  • Gero indar orekatzailea heldu da, ondorioa.
  • Multzo honi narrazioaren argumentua erraten zaio.
-Nolanahi den ere, gutxitan baizik ez dugu aurkitzen narrazio testu hutsa. Maiz narrazioa elkarrizketarekin eta deskribapenarekin nahasirik ageri da.
-Narrazio historikoa:
  • Honetan berriak, kronikak, erreportajeak, dokumentalak, egunerokoak eta gutunak ditugu, besteak beste.
  • Literatura narrazioak duen antolaketa kronologiko bera du, baina alde batekin: narrazioa historikoak gertakariak, denbora, tokia eta pertsonaiak egiazkoak dira.


1.IDAZLANA

Igande goizean izugarrizko bestondoarekin jaiki nintzen. Hala ere, eztulka altxatu eta Tolosara joan nintzen familiarekin bazkaltzera. Kaskamotza den nire osaba Mikelek, ni ikustean, barre algaraka hasi zen. Aurreko egunean gaixotu nintzela erantzun nion. Bazkaltzeko Tolosako babarrunak genituen, baina ez nuen batere jan, ogia gurin pixka batekin soilik. Bazkaltzen ari ginen bitartean, nire lehengusina Mireni belarritako batzuk oparitu zizkioten, bere urtebetetzea baitzen. Bazkari xelebrea izan zen! Izan ere, sei urteko bi lehengusuak eztabaidan hasi ziren; batak besteari burbuin ñimiñoa zuela esan zion, eta besteak, sudur zorrotza zuela erantzun. Ilundu bezain laster, etxera bueltatu ginen, ohean etzan eta liburu bat irakurtzen hasi nintzen, nire txakurra alboan nuelarik. Logaletu nintzen. Beraz, txakurra bere ohera bidali eta lokartu nintzen. Igande zoragarria izan zen!

2.IDAZLANA

Pasaden udako egun batean gertatutako istripua kontatuko dut. Udako egun bero bat zen eta Itziar, Saray eta hirurok Otsagitik Jaurrietara oinar joan ginen. Nahiko denbora kostatu zitzaigun portu osoa igotzea! Behin Jaurrietara ailegatu ginela, lagun batekin topo egin genuen. Honek istripu bat egon zela kontatu zigun, Jaurrietako neska bat arroketatik behera erori zela hain zuzen ere. Beras, laurok Land roverra hartu eta beraren bila joan ginen. Sara ezin zen mugitu eta ezinezkoa zen hortik mugitzea. Beras, ordu bat itxaron ondoren, suhiltzaileak ailegatu ziren eta Sara esku-ohe batean etzan ondoren, ospitalera eraman zuten.

3.IDAZLANA

Duela bi aste Amaiak azterketa garrantzitsu bat omen zuen. Bere amari asko ikasi zuela esan zion baina azterketaren aurreko bi asteak parrandan pasa omen zituen. Beraz, ez omen zuen denborarik izan azterketarako ikasteko. Azterketaren aurreko gaua txuletak egiten pasa omen zuen. Azterketaren egunean irakasleak txuletarekin harrapatu omen zion. Beraz, zero batekin itzuli omen zen etxera.

4.IDAZLANA (AZTERKETA)

Egunseti batean, ohetik arras goiz jeiki nintzen. Nahiko lo gutxi egin nuen gau hartan. Gosaria prestatzen ari nintzen bitartean, bazkaltzeko zer egin behar nuen pentsatzen hasi nintzen. Orduantxe konturatu nintzen abatz eta burruntzali berri batzuk erosi behar nituela. Ondoren, Aitorren logelara igo nintzen ikastolara eramateko asmoz. Baina, negarrez, gibeleko mina zuela eta ez zela klasera joanen esan zidan. Hain da burugogorra eta kasketosoa! Beraz, ohean geratzeko erantzun nion. Jarraian, nire suhi Sergio deitu eta erosketak egitera joan ginen biok. Dendara sartu baino lehen gizon batek Sergio bultzatu eta "begi makur" deitu zion. Ez genuen deus ulertzen. Beraz, berehala bueltatu ginen etxera erretilurik gabe. Hori gutxi balitz, berehala ikusi nunen Aitor etxean barna saltoka. Iruzur egin zidan!

5. DESKRIBAPENAK

  1. MARCOREN DESKRIBAPENA.

Marco nire betiko adiskidea izan da, bi urte genituelarik hasi ginen elkarrekin ikastolan eta oraindik ere nire lagun mina izaten jarraitzen du. Bizitza osoa eman dugu elkarrekin, haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan, bigarren hezkuntzan, batxilergoan eta baita unibertsitateko graduan ere. Beraz, oso ondo ezagutzen dut.

Marcok abuztuaren 13an betetzen ditu urteak eta hemezortzi urte ditu orain. Nahiz eta nire herrian bizi ez den arren, Atarrabiatik oso gertu bizi da, Arren hain zuzen ere. Beraz, maiz ikusten dugu elkar.
Marcok ile motz horaila eta begi argiak ditu, berdeak alegia. Nik ez nuke ala esango, baina neska askok oso guapoa dela esaten dute. Nire lagun mina delako izango da! Gorputzari dagokionez, ez da oso zabala ezta oso altua ere.

Izaerari dagokionez, zintzoa, jatorra eta oso xelebrea da. Beti dago txisteak kontatzen, lagunak barre egin dezaten. Pailazo hutsa da! Horrez gain, laguntza behar dudanean, beti hor dago, ni laguntzeko prest. Gainera, Marcok ez du inolako lotsarik edozein pertsonarekin hitz egiteko, klasearen aurrean izan ezik. Beraz, neskekin hitz egiteko erraztasun handia dauka. Bestalde, futbolean aritzea eta ikustea ikaragarri gustatzen zaio. Eta gainera, txarra dela esaten diodan arren, nahiko ona da.

Amaitzeko, argi eta garbi dago Marco pena merezi duen laguna dela eta oso harro nagoela berarekin.

  2. JANZKERAREN DESKRIBAPENA

Maider orain dela bi urte ezagutu nuen neska da. Nahiz eta denbora gutxi den arren, nire lagun mina bihurtu da. Askotan arropa erostera joaten gara biok, janzteko estilo berbera baitugu.

Maider normalean eskolara joateko nahiko dotore janzten zen, oso pinpirina baita. Eta are gehiago orain, Bilboko unibertsitatean ikasten hasi denetik. Maiderren praka gogokoenak beltzak dira baina bakeroak maiz erabiltzen ditu. Horrez gain, neskentzako alkandorak asko gustatzen zaizkio klasera joateko, dotoreak eta erosoak direlako. Hotza egiten duenean, ikaragarrizko bufandak erabiltzen ditu. Kolore ezberdineko bufanda asko ditu eta! Hala ere, oso dotorea bada ere, unibertsitatera joateko ez ditu soinekoak, gonak edota takoiak erabiltzen. Bai ordea, parrandan joateko!

Lehen esan bezala, oso dotore janzten da Maider parrandan joateko. Orduak pasatzen ditu ispiluaren aurrean! Gehienetan praka beltzak, takoiak eta kamiseta dotore bat janzten da. Udan berriz, soinekoak eta takoiak asko gustatzen zaizkio. Beraz, parrandan ateratzeko unibertsitatera joateko baino dotoreago janzten da, guztiok egiten dugun bezala.

Hala ere, kirolzale peto-petoa da Maider. Astean hirutan gimnasiora edo korrika egitera joaten da, beraz maiz praka elastikoak edo txandala janzten du. Praka elastiko beltzak, kamiseta zabala eta kirol zapatilak janzten ditu kirola egiteko. Hala ere, kirola egiteko kamiseta mordo bat ditu, kolore ezberdinekoak alegia.


Beraz, esandakoak esanda, Maider oso neska dotorea da nahiz eta txandala edo praka elastikoak asko gustatzen zaizkion.

  3. LEKU BATEN DESKRIBAPENA

Otsagabia Nafarroako iparraldeko udalerri bat da eta bertakoa naiz. Zaraitzu ibarraren herririk populatuena da eta politena noski! Asteburu gehienetan Otsagabiara joaten naiz, Iruñean baino askoz hobe pasatzen baitut. Herriko bizimodua ez du parekorik!

Iruñetik kotxean ordu batera dagoen herria da eta 764 metroko garaieran dago, Zaraitzu ibaia sortzeko iparraldetik datorren Zatoia eta ekialdetik jaisten den Anduña errekek bat egiten duten tokian. Errekak herriaren erdia zeharkatzen du, etxeak bi aldeetan utziz. Erreka zeharkatzeko lau zubi zoragarri aurki ditzakegu. Horrez gain, Muskilda santutegia herriko gain batean dago. Oinez igo daiteke eta ikaragarrizko paisaia dago! Iparraldean Abodiko mendilerroa dauka, herria eta Iratiko oihana banatzen dituena. Beraz, aukera aparta dago mendian ibiltzeko.

Irigoien, Iribarren eta Labaria dira herriko auzo nagusienak, San Joan Ebanjelariaren elizaren inguruan daudenak, errekaren ezkerreko aldean hain zuzen ere. Bestetik, ibaiaren beste aldean, Urrutia dugu. Hemen nire etxea aurki dezakegu. Horrez gain, plaza handi eta polit bat, frontoia eta bi parke aurki ditzakegu.

Bestalde, esan beharra dago, oso herri turistikoa dela urten zehar, bereziki udan eta elurra dagoenean. Landaetxeak gehienetan beterik daude udan zehar. Horrez gain, Otsagiko jaiak, kintoak eta Orhipean festa ospatzen direnean, jendez betetzen da herria.

Beraz, esandako guztiaren ondorioz, bisitatzea pena merezi duen herria dela esan daiteke. Gauza asko egin daitezke herri honetan! Hortaz, gonbidatzen zaituztet!

6. ISLAMA ETA TERRORISMOA

Terrorismoa gaur egun pil-pilean dagoen gaia da. Hala ere, zeri deitzen diogu terrorismoa? Biolentzia politikoaren erabilera sistematikoa da, bereziki aginte politikoaren aurka, gehienetan atentatuen bidez. Ekintza, biolentzia edota atentatu hauek askotan faktore politikoekin, ekonomikoekin edo erlijiosoekin lotuta daude. Honen ondorioz, herritarrengan izua eta beldurra zabaltzen dute.

Esate baterako, aipagarriak dira Paris eta Nizan gertatutako atentatuak. Alde batetik, Parisko atentatuak 2015eko azaroaren 13an izan ziren, Parisko 10. eta 11. barrutietan, Saint-Denisen dagoen Stade de Francen, eta Île-de-Franceko beste leku batzuetan gertatutako hainbat eraso izan ziren, hain zuzen ere. Hiru leherketa ezberdin, sei tiroketa eta bahiketa bat Bataclan antzokian gertatu ziren. Eta iturrien arabera, 130 pertsona hil ziren.

Bestetik, Nizako atentatua 2016ko uztailaren 14an izan zen. Frantziako Jaiegun Nazionala ospatzen ari ziren bitartean, erasotzailea kamioi batekin Nizako pasalekuan abiadura handian sartu egin zen. Honen ondorioz, 84 hildako eta 202 zauritu egon ziren, horietatik 52 oso larri.

Hori dela medio, Islama eta terrorismoa lotzeko joera indartuz doa gure gizartean. Ondorioz, immigrazioaren eta bereziki islama praktikatzen duten horien aurkako diskurtsoen indartzea ekartzen du.

Izan ere, hainbat pertsona musulman beren jatorrizko herriak uzten dituzte, bereziki Europara etortzeko, hemen dagokien errefuxiatu izaera onartuko zaielakoan, eta kontrakoarekin topatzen dira. Immigrazioaren aurkako diskurtsoak gogortu egin dira eta gehienbat musulmanen kontrakoak. Ukaezina da, islamofobia deitu dezakegun korrontea, gora egiten duela etengabe.

Nire iritziz, islama eta terrorismoaren elkarketa ez da bidezkoa. Izan ere, erlijioaren eta sinesmenen inguruan orokortu egiten da, eta musulman guztiak ez dira estatu islamikoaren jarraitzaileak, entzuten den bezala. Denak pertsonak gara eta eskubide berberak merezi ditugu, eta horrez gain, aukera berberak. Beraz, orokortzea ez da bidezkoa. 

7. POLITIKA ETA USTELKERIA

Politika bizitza publikoaren antolakuntzan esku hartzen duten elementu multzoa da. Hala ere, gaur egun erabiltzen dugun politikaren definizioa ez dator bat honekin. Politika ustelkeriarekin erlazionatzen dugu eta arazo hau atzetik dator, hau da, ez da gaur egungoa. Betidanik pil-pilean egon den gaia da, albisteetan edota jendearen ohiko elkarrizketetan. Baina bidezkoa al da bi kontzeptu hauek lotzea?
         
Lehenik eta behin, mundu mailan nahiz estatu mailan ustelkeria kasu ugari aurki ditzakegu. Alde batetik, Gürtel trama kasua aipatu dezakegu. Fernando Correa enpresariak PPko hainbat kiderekin harremana zuen eta kontratu publikoak lortu zituen. Bestetik, Barcenasen kasua diru beltzarekin lotutakoa da. Bestalde, Andaluzian gertatutako ERE kasua aipagarria da. Izan ere, Mercasevilla enpresan iruzurreko aurre-erretiroak aurkitu ziren. Horrelako kasu pila errepikatzen dira egunero.
         
Ez hori bakarrik, zenbait politikari mugarik gabe aberasten ari dira biztanleriaren erdia etxerik gabe gelditzen ari den bitartean. Esandako guztiaren ondorioz, politikariengan dugun konfiantza galdu egin da. Izan ere, gure arazoak konpondu ordez, handitzen dituztelako gehienetan.
         
Hala ere, ezin da orokortu, hots, ezin ditugu politikari guztiak “zaku” berdinean sartu. Badira herriaren alde borrokatzen duten politikariak, gutxi izan arren. Beraz, haien laguntzarekin gure arazoak konpontzen saiatu arren, egoerari buelta ematen saiatu behar gara.
       
Laburbilduz, ustelkeria politikan gaur egun arazo handia dela argi eta garbi dago. Nire ustez, konponbidea gure eskuetan dago eta ustelkeriarik gabeko politika sortu behar dugu guztion artean.

8. TXOKOLATEZKO HOSTOPIL PASTELA

Osagaiak:
  • 1 kg irin
  • 1,5 ur-katilu
  • 500 gr gurin
  • Gatz-apur bat
  • Txokolatezko 3 koilarakada
  • Pastelezko krema katilu bat
  • Azukre koilarakada bat
Prestakuntza:


Lehenik eta behin, hostopil pastela prestatu behar da. Horretarako, orea azal lau baten gainean jarri behar da. Jarraian, orearen erdigunean gurinaren ¾ bota behar da eta horrez gain, gatz-apur bat.

Ondoren, irina eta gurina irabiatu behar dira. Ondo irabiatu ondoren, ura gehitu behar zaio eta berriz ere irabiatu. Ondo oratu behar da ore homogeneo bat lortu arte.

Behin hori amaituta, orearekin bola bat osatu behar da. Eta bolaren gainazalean gurutze formako bi ebaki egin behar dira.

Jarraian, lau muturrak bereizi behar dira, eta erdigunean gainontzeko gurina gehitu behar da. Gero, lau muturrekin gurina estali behar da, gurina erdian eta estalita geratuz.

Ondoren, arrabolaz zabaldu behar da egindako orea eta hozkailuan ordu bat sartu. Behin ordu bat pasata, orea hozkailutik atera eta hiru zatitan moztu behar da. Azkenik, hiru zati hauek labera sartu behar dira, 20 minutuz 200ºCko tenperaturan.

Jarraian, labetik atera eta hiru hostopil zatiak bata bestearen gainean jarri behar dira. Horrez gain, zati bakoitzaren gainean pastelezko krema gehitu behar da.

Azkenik, nahi izanez gero, pastelaren gainean glass azukrea bota ahal da.







2016(e)ko abenduaren 25(a), igandea

PERPAUSAK

PERPAUS MOTEN AZALPENA

Zenbat aditz?
  • Aditz bat = perpaus bat.
  • Aditz bakarra = perpaus bakuna.
  • Aditz bat baino gehiago = perpaus elkartua.

PERPAUSA: 
  • Bakuna
  • Ekartua
    • Juntatua
      • Emendiozkoa
      • Aurkaria
      • Hautakaria
      • Alborakuntza
    • Menpekoa
      • ISren ord.
        • Konpletiboak
        • Zehar-galderak
      • Izl.en ord.
        • Erlatibozkoak
      • Adlag.en ord.
        • Denborazkoak
        • Helburuzkoak.
        • Moduzkoak.
        • Kausazkoak.
        • Kontzesiboak.
        • Kontsekutiboak.
        • Baldintzazkoak.
        • Konparaziozkoak.
1.ARIKETA

-Unibertsitatera etortzean istripua ikusi dut goiko errepidean. Menpeko perpausa, denborazkoa.
-Orotzek ez ditu lehengusuak adina urte. Menpeko perpausa, konparaziozkoa.
-Hori esan niolako haserretu eta alde egin zuen. Emendiozko juntadura. Menpeko perpausa, kausazkoa.
-Etxetik atera nintzenean ikusi nituen gizonak arrunt zaharrak dira. Menpeko perpausa, denborazkoa eta erlatibozkoa.

2.ARIKETA
  1. Arratsaldean etorri ezean, ezin joango gara. Menpeko perpausa, baldintzazkoa.
  2. Asko gustatzen zait garagardoa, baina ardoa edanen dut. Perpaus juntatuak, aurkariak.
  3. Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da. Emendiozko juntadura.
  4. Ez da Gasteizen egon, hiria oso ongi ezagutzen badu ere. Menpeko perpausa, kontzesiboa.
  5. Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere. Menpeko perpausa, konpletiboa.
  6. Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut. Menpeko perpausa, konpletiboa.
  7. Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut. Perpaus juntatuak, hautakariak.
  8. Internet gustoko dut, asko ikasten dudalako. Menpeko perpausa, kausazkoa.
  9. Mikel deitzeko esan diot. Menpeko perpausa, konpletiboa.
  10. Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu. Perpaus bakuna.
  11. Zu etorri bezain laster, joanen naiz. Menpeko perpausa, denborazkoa.
  12. Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria. Menpeko perpausa, kontzesiboa.
  13. Hain gizena zen ez baitzen atetik sartzen. Menpeko perpausa, kontsekutiboa.
  14. Berandu etorri da, nahiz hamaika aldiz garaiz etortzeko erran diodan. Menpeko perpausa, kontzesiboa.
  15. Lana bukatu ondoren etxera joan eta ohatzean sartu zen. Menpeko perpausa, denborazkoa.
3.ARIKETA
  1. Aita hil zenean, ni etxean nintzen. Menpeko perpausa, denborazkoa.
  2. Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak ez ziren oso txukunak izan. Menpeko perpausa, erlatibozkoa.
  3. Ezin zuen autoa gidatzen ikasi, hain zen traketsa. Menpeko perpausa, konpletiboa.
  4. Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen. Menpeko perpausa, denborazkoa.
  5. Hori hola denez gero, ez naiz agertuko. Menpeko perpausa, kausazkoa.
  6. Zuek ez zarete ni bezain mozoloak. Menpeko perpausa, konparaziozkoa.
  7. Herrira etortzen zen bakoitzean mozkortzen zen. Menpeko perpausa, denborazkoa.
  8. Ez dakigu gauzak gero nondik nora joanen diren. Menpeko perpausa, zehar-galdera.
  9. Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan. Menpeko perpausa, helburuzkoa.
  10. Dutxatu ondoan, jantzi eta berehala sukaldera hurbildu zen. Menpeko perpausa denborazkoa eta menpeko perpausa erlatibozkoa.
  11. Nik lagundu nahi diot, baina berak ez du inola ere hori egitea nahi. Menpeko perpausa, konpletiboa.
  12. Hemen gelditu behar duzu ala tabernara etorri behar duzu? Perpaus juntatuak, hautakariak.
  13. Noiz bukatuko duzu lana? Perpaus bakuna.
  14. Gauzak okertuko zirela erran zigun, eta berehala okertu ziren. Menpeko perpausa, konpletiboa.
  15. Zuk esan zenuen moduan egin nituen nik arrautzopilak. Menpeko perpausa, moduzkoa.
  16. Aitatxik erranikakoak kontuan hartu eta lan hura utzi nuen. Menpeko perpausa, erlatibozkoa.
  17. Mendian ginelarik izan zen elur-jausia. Menpeko perpausa, denborazkoa.
  18. Ogia erosteko eman nion dirua galdu zuen. Menpeko perpausa helburuzkoa eta menpeko perpausa erlatibozkoa.
  19. Bazkaldu aurretik mahaia bedeinkatu behar zela erakutsi ziguten. Menpeko perpausa, konpletiboa.
4.ARIKETA

Etxetik atera baino lehen (Menpeko perpausa, denborazkoa) komeni izaten da atea ongi itxi duzun (Menpeko perpausa, zehar-galdera) begiratzea (Menpeko perpausa, konpletiboa), azken aldi honetan lapurreta mordoxka izaten ari baitira Iruñeko hainbat etxetan (Menpeko perpausa, kausazkoa), baita hutsik ez daudenetan ere (Menpeko perpausa, erlatibozkoa). Alegia, lapurrei ez zaei asko axola etxebizitza batean jendean bizi den ala ez. (Mendeko perpausa, zehar-galdera) Haiek, bestelako lanik ez dutelako (Menpeko perpausa, kausazkoa) edo (Juntadura, hautakaria) lan egiteko gogorik ez dutelako,(Menpeko perpausa, kausazkoa) dirua nahi dute, eta (Emendiozko juntadura) horretarako metodorik azkarrena (Menpeko perpausa, alderaketa) etxe batean sartu eta (Emendiozko juntadura) harrapatzen duten guztia (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) eramatea da.(Menpeko perpausa, konpletiboa)

Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro botatzen du: "Gure aita, bere fabrikako jefea da (Perpaus bakuna), eta (Emendiozko juntadura) BMWa dauka (Perpaus bakuna). Eta lana bukatzen badu lauretan (Menpeko perpausa, baldintzazkoa), laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean". Beste are harroxkoago (Menpeko perpausa, alderaketa) erantzuten dio: "Ba gure aita funtzionarioa da, eta (Emendiozko juntadura) ez dauka auto garesti horietakoa, baina (Aurkaritzako juntadura) lana lauretan bukatzen badu, (Menpeko perpausa, baldintzazkoa) laurak hamar gutxirako iristen da etxera.

5.ARIKETA (AZTERKETA)

Ez duzue sinetsiko lehengo egunean zer gertatu zitzaidan: ogia behar bainuen (Menpeko perpausa, kausazkoa), etxe ondoko txinatarren dendan (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) sartu nintzen. Dendariari egun on esan nion, baina (Aurkaritzako juntadura) hark ez zidan ezer erantzun. Orduan pentsatu nuen bakarrik txinera zekiela (Menpeko perpausa, konpletiboa). Orduan, barruko gela batean zegoen (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) gizona atera zen, eta (Emendiozko juntadura) aurreko emakumea gor-mutua zela (Menpeko perpausa, konpletiboa) jakinarazi zidan. Etxera igo nintzen. Hirugarren solairura iristean (Menpeko perpausa, denborazkoa), atea irekita ikusi nuenez (Menpeko perpausa, kausazkoa), asko ikaratu nintzen, aurreko aldian bezain urduri jarri nintzen (Menpeko perpausa, konparaziozkoa), nahiz eta egunero lasaigarri pare bat hartu (Menpeko perpausa, kontzesiboa). Mikel zen, nire auzoa: ez zuen azukrerik, eta (Emendiozko juntadura) hona bizitzera etorri zenean (Menpeko perpausa, denborazkoa) utzi nion giltzarekin sartu zen etxean.

6.ARIKETA

Artxibategian lanean ari den (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) Peru Markiz historialari eta artxibazainari zor diot orain aztertuko dudan (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) kaierraren ezagutza.Aurkitu, artxibategiko goi mailako teknikaria den (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) Miren Minak aurki zuen, agiri batzuk antolatzen ari zen denboran. (Menpeko perpausa, denborazkoa) Azalak eta hogeita lau orrialde ttikik osatzen dute ikergai hartuko dudan koadernottoa. (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) Katalogo zenbakia ondo hau da, norbaitek esku artean erabili eta gauzak bertatik bertara ikusi nahi baditu: AO, UA, 139. (Menpeko perpausa, baldintzazkoa)

1994an argitaratutako (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) doktore tesian Iruñerriko herri horretako izen batzuk aztertu nituen, eta (Emendiozko juntadura) Peruk hori jakinki eta nitaz oroitu, koadernottoa bere eskuetara iritsi zelarik, (Menpeko perpausa, denborazkoa) Ni iruindarra izateak ere (Menpeko perpausa, kausazkoa), hots, (Juntadura, alborakuntza) aldameneko izateak ere (Menpeko perpausa, kausazkoa) eragina izan duke billabarraren erabakian.  Hala uste dut, (Perpaus bakuna) Era batera izan edo bestera (Juntatua, hautakariak) eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen, hari eta Miren Minari, egindako (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) mesedearen ordainetan, nahiz eta mesedeek ardura lana ekartzen duten bizkarrean. (Menpeko perpausa, kontzesiboa)

Zernahi gisaz, ez beza inork pentsa euskaraz idatzitako (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) dokumentua dugula hau; zorte ona izan dugu kausitzearekin, egia, baina (Juntatuak, aurkariak) adurrak, nonbait, ez zuen nahi administrazioa esparrukotzat aitor daitekeen idazkia euskaraz izkiriaturik egon zedin. (Menpeko perpausa, helburuzkoa) Damurik, holakoen behar gorrian baikaude;(Menpeko perpausa, kausazkoa) ondoko batean izan beharko!

Nolanahi ere, garrantzi handiko dokumentua dugu hau, bi arrazoi nagusirengatik: Iruñerriko herria XIX. gizaldian euskalduna zela (Menpeko perpausa, konpletiboa) idarokitzen duelako (Menpeko perpausa, kausazkoa) lehenik, hitzetz hitz eta argiki erraten ez bada ere,(Menpeko perpausa, kontzesiboa) eta bertako hizkeraren berri zerbait jakiteko (Menpeko perpausa, helburuzkoa) lanabes oraingoz bakarra delako (Menpeko perpausa, kausazkoa) ondoren. Hirugarren alderdi aldekoa dokumentazioan geroago azaltzen zaizkigun (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) zenbat leku izen itxuratxarturen etorkia garbiago ikusteko (Menpeko perpausa, helburuzkoa) aukera eskaintzen da, etimologia azalpenak ematerakoan (Menpeko perpausa, denborazkoa) datu zaharrak, izenen antzinako aldaerak, urrearen parekoak izaten baitira,(Menpeko perpausa, kausazkoa) altxor handia.













2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

PUNTUAZIOA

PUNTUAZIOAREN INGURUKO AZALPENA

-Puntuazio markaren batekin mugatu behar da testuan muga daitekeen guztia.
-Puntu eta kito da markarik gorena, berak mugatzen baitu testua.
-Haren azpiko puntuazio markek testu zatiak mugatu eta hierarkikoki antolatzen dituzte.
-Puntu eta aparte da paragrafoa mugatzen duen puntuazio marka, paragrafoa grafikoki agerrarazten duena.
-Paragrafoa, hortaz, testu unitatea da, testuaren atala, eta osotasuna du, formaren eta adieraren aldetik, testuaren edo gaiaren alderdi jakin bat garatzen baitu.
-Puntu eta jarraia da esaldia mugatzen duen puntuazio marka, esaldia grafikoki agerrarazten duena.
-Esaldia, hortaz, testu unitatea da, bi punturen artekoa, eta osotasuna du, formaren eta adieraren aldetik, ideia edo pentsamendua azaltzen baitu.
-Batzuetan bi punturen arteko esaldiak bi esaldi edo gehiago ditu bere barnean. Halakoetan, puntu eta koma, bi puntuak edo koma dira esaldi barneko esaldi horiek mugatzeko baliatu behar diren puntuazio markak.
-Esaldi juntatuak, hau da, juntagailu bidez lotuak, komaz bereizten dira. Esan daiteke juntagailuak eta komak batera jokatuta lortzen dutela haietako batek bakarrik lortuko ez lukeena: esaldien arteko muga ongi markatzea.
-Koma da markarik txikiena. Hauek mugatzen ditu:

  • Enumerazioetan doazen elementuak.
  • Aposizioak.
  • Mendeko perpausak, hauek izan ezik: galdegai direnak, osagarri zuzenak eta atzetik joanik esaldi-zati nagusiari bereziki lotuak daudenak.
-Puntuazio markek batasuna eta osostasuna ematen diote mugatzen duten testu zatiari.
-Irizpide honetan oinarritzen dira honako debeku hauek:
  • Ez da koma bakar bat jarri behar subjektuaren eta aditzaren artean.
  • Ez da koma jartzen aditzaren eta galdegaiaren artean.
-Batzuetan komak binaka jarri behar dira, tartekiak mugatzeko: deikia, lokailua, mendeko perpausa, hainbat eratako azalpenak eta osagarriak...
-Testua puntuatzeko orduan, osotasunaren ikuspegiari begiratu behar zaio. Berez ongi puntuaturik dauden bi zatiak elkarri lotzean baliteke aldaketak egin behar izatea.
-Osotasunak beste aukeraren bat egitera behar gaitzake askotan.

1.ARIKETA. ORIXE. SANTA KRUZ APAIZA (LIZARRAGARI).

Mandataria bidalita, Uitzira jaitsi nintzen, eta han egon nintzen erantzunaren begira, arratsaldeko bostak arte. Alfer-alferrik; nire gogo ona eta menpera-nahia aintzat hartu gabe, Goizuetara jo zuen, eta nik Leitzara gau egitera. Han nire lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela etorriko, apaizek beren egitekoetan ari behar omen dutela. Muzin hori niri egin arren, atzetik joan nintzaion, bidean okerren bat gerta lekiokeen bildurrez, giputz gazte gizagaixo haietaz kupituta. Gaueko hamarretarako Lesakan nintzen, eta biharamun goizeko zortzi eta erdietan, Lizarragak dei egin dio nirekin etorri den buruzagi bati, doala Igantzira ni aipatu ere gabe.
Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen gogoa azal-huskeria eta itxurakeria da. Garbi-garbi hitz egingo dut, ohi bezala; ez dut eramango aurrerakoan holako muzinik, eta ez diot bururik makurtuko. Jakinaren gainean jartzen dut, eta adieraz diezaiela nire adiskideei eta etsaiei nire jokabidea.

2.ARIKETA. ORIXE. SANTA KRUZ APAIZA. (2)

Jainkoa zen aurrena, gero Euskal Herria, azkena Don Karlos. Maite zuten bai, karlistek eta Santa Kruzek beren erregea, erlijioaren eta foruen aldekoa baitzen. Don Karlosek euskaldunez baliatu nahi zuen, errege aulkian esertzeko; euskaldunek, berriz, hartaz, foruetarako, eta biak musu-huts gelditu ziren. Hark behintzat, Gernikan eta Billafrankan juramentuz agindu zuen gure foruei eutsiko ziela. Beste erregek ez zuen beste hainbeste egin aspaldiko urteetan eta gizaldietan. Ez al zen haren alde jartzeko dina? Aurrena zuzen hasi zen erregea, gero okertu bazen ere. Inguruan bazituen izateko batzuk, eta haien esanera eta eginera jarri zenetik ez zuen gauza onik atera. Orduan etsi zuen Santa Kruzek, baita karlista zintzoek ere. Atzera zentzatu zen, eta ez zuten erabat utzi.


Don Karlosek behin batez, Ingalaterran topo egin omen zuen apaizarekin, eta tiroz hilko zuela esan omen zion, Espainian harrapatu balu. Santa Kruzek ordurako gogo jardunak egin zituen, eta ez zion axola handirik hil beharra zen errege batengatik. Indietarako asmotan zebilen, basajende haiek jainkoarengana bildu nahian. Horretarako, laguntzarik eman baliote erregeek, eskerrik askorekin hartuko zuen. Don Jaime Kolonbiara joan zen batez, apaizak gutun bat egin zion, haren aita zenarentzat gerran ari izan zela, eta orain beste Erregerentzat ari zela, eta diru pixka bat bidaltzen bazion, esker onez hartuko ziola bere indiarrentzat.

3.ARIKETA. MOTIVO ESPAÑOL 1b. MITXELENA.

Aldi joana isila dut eta ez nau ustekabean asaldatzen. Haurtzaro eta gaztarokoa suntsitu zen: beste mundu batekoa da eta ez dut aspaldian mundu horrekin lot nazakeen elkarbiderik. Bestea, arestikoa, hain izan zen laburra... urtebete iraun zuen, doi-doi. Orain gogora dezaket, larritu gabe, baina ez naiz hartaz gehiegi arduratzen. Gibelaldean, urruti dagoen oihala da, erdi argi erdi ilun, eta lehenak zauri ez nazan, kristala dut bitarteko. 

Lanean ari nintzen gau eta egun. Hala behar ere, gogorra baitzen bizitza, batez ere urte hilen pisua arrastaka generamanentzat. Berandu agertu nintzen, gainera, leku hutsik gelditzen ez zen mundura. Lehian atertu gabe, berriz eta berriz. Eta han, nonbait, zoko ezkutuan, ehiztarien ihesi dabilen piztiaren sena, zelatan dauzkan arriskuen begira.

Orduan ezagutu nuen. Ez naiz ongi oroitzen noiz eta nola egin genuen topo lehenbizikoz. Bestela bezala gertatu zen, ez bainion nik antzeman berekin zekarren ezkutua. Hurbiltzen gindoazkion elkarri konturatu gabe, eta bat-batean eguna zabaldu zen ene baitan, eta aspaldidanik ametsetan ere ahazturik neukan soinuaren lehen hotsak entzun nituen berriro. 

Udaberri hatsarrean, gogoan daukat, elkarrekin gindoazen igande goiz batez, aldirietan barrena. Lanbroak, eguzkiak artean uxatu ez zuen lanbroak, bere ganduz estaltzen zituen bazterrak. Haren besoan nuen eskua eta ukitze arin horretan bizi nintzen ni oso-osorik. Hotzak zurbildua zuen aurpegia, noizean behin haize mehearen hotzikarak inarrosten zuen eta. Batak besteari begiratzen genionean, den-dena (hura, ni, inguru lanbrotuak gatzaturik gelditzen zen, sosegu betezko geldiune soil batetik dilindan).


Neure burua berriz ere presondegian ikusi nuenean, haren irudiari lotu nahi nintzaion heriosuhar. Haren beroak inguratzen ninduen ametsetan eta egun-argiz. Elkarri idazten genion. Gero, ez dakit ongi zer gertatu zen. Bitarteko genituen gutunek eskaintzen ziguten gaia idorregia zen, agian, eta alferrik egiten genituen leherrenak asperturik eta gogaiturik utzi gintuzten azkenean. Dena den, gero eta bakanago agertzen ziren eskutitzak; azkenik, mututu ziren. Ez diot sekula txartzat hartu. Horrelaxe garabiltza bizitzak. Hura urrundu zuen eta azken batean nerau naiz, seguru asko urrutien saihestu nauena.

4.ARIKETA. (AZTERKETA).

Etxe izenetan dakuskigun hizkuntza ezaugarriak herriko hizkera arruntean aurkitzen ditugunekin alderatu ditugu fonologiaren, morfologiaren eta besteren aldean, onomastikak dinamika berezia duen ikusi eta ikasi nahian. Horretarako, jakina, oikonimia ongi ezagutu behar da, baina baita toponimia eta herriko hizkera bera ere. Hondar arlo honetan, gainera, saio batzuk burutak gara liburu honen egileak, bakarka nahiz elkarrekin, azken aldi honetan. Hemen, alderaketan erabiltzen ditugun datuak geure liburu batetik -lanak ez du oraindik argia ikusi- atera ditugu, neurri handian.








ANTOLATZAILEAK

TESTU ANTOLATZAILEAK

Informazioaren egituratzaileak:

  • Iruzkingileak: ba, horiek horrela...
  • Ordenatzaileak: lehenik, azkenik, batetik, beste aldetik...
  • Zeharkariak: hau dela eta, bide batez...
Operatzaile argudiozkoak:
  • Indartzaileak: benetan, berez, zinez...
  • Zehatzaileak: adibidez, argibidez, esate baterako, esaterako...
Lokailuak:
  • Emendiozkoak: ere, eta, gainera, bestalde...
  • Hautakariak: bestela, bestenaz, edo...
  • Aurkaritzakoak: baina, ordea, berriz, ostera, bitartean...
  • Ondoriozkoak: beraz, bada, hortaz, orduan...
  • Kausazkoak: zeren, zergatik, izan ere...
Birformulatzaileak:
  • Esplikatiboak: hau da, hots, alegia...
  • Zuzentzaileak: hobeki esanda, bestela esan...
  • Laburbiltzaileak: azken batean, laburbilduz, hitz batean...
Berbaldi markatzaileak:
  • Epistemikoak: noski, naski, antza, omen, jakina...
  • Deontikoak: tira, ongi da...
  • Besteratzaileak: aizu, aizue...
  • Metadiskurtsiboak: zera, ba...
Oharra: edo, eta, baina komaren ondoren ez dira antolatzaileak.

1.ARIKETA. AITZINSOLASA.

Hipokoristikoen azterketa zergatik (Kausazkoa) den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik (Ordenatzailea), euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago (Iritzizkoa) hau, berez (Indartzailea), aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere (Kausazkoa) onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea baita. Honetaz landa eta bigarrenik (Ordenatzailea), izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi ulertzeko aukera ematen digute: adibidez (Zehatzailea), Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean (Emendiozkoa), Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu.
Hirugarrenik (Ordenatzailea), izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere (Emendiozkoa) lagungarria izan daiteke; erraterako (Zehatzailea), Baztango Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batea, duke oinarri, Alamando-n hain zuzen ere (Indartzailea), Irigoienen (1995f) ustekaria egia izatera. eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere (Emendiozkoa) lagun diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.
Laugarrenik (Ordenatzailea), izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, "template" edo plantilla, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu (nik segurik (Emendiozkoa) ez) fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.
Bosgarrenik (Ordenatzailea), dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki konprenitzeko.
Beruenik (Ordenatzailea), izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat (Emendiozkoa) haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen baitigute.

2.ARIKETA

2.1. Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta: gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz (Aurkaritzakoa), azaldu ere (Emendiozkoa) ez dira egiten, edo oso modu gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu (Zehatzailea) Liebanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten.
Hala ere (Aurkaritzakoa), oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere (Kausazkoa), haien bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta (Emendiozkoa) informazio hori zientifikoa deitzen duguna bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai hartako gertaera asko ulertzen.
Balioaren neurria hain (Indartzailea) gardenki adierazten duen mapa mundurik ez da, noski (Epistemikoa), gaurko egunean egiten, baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek -New Yorkek adibidez (Zehatzailea) edo Ameriketako Estatu Batuek- izugarri leku handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen dutena baino handiagoa; Letoniak, aldiz, berez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena, alegia (Esplikatiboa) elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko unea iristen denean, handia handiagoa egiten da, eta txikia, urriago.

2.2. Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait. Izan ere (Kausazkoa), krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe aste honetako Argia-k "asteko gaitzat" hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje interesgarria dakar, "Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu" izenburupean.
Oposiziotik abiatzen omen (Epistemikoa) da dena. Bat nator. Hots (Esplikatiboa), ziur nago  egiten diren oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina (Aurkaritzakoa) neurgailuen aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere (Emendiozkoa). Garai batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean zetzan. Edo (Hautakaria) galdezka ibili eta bazterrak nahasten. "Ez duzu postu bat edukiko gure koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!". Parean tokatzen bazen barrura! Eta (Emendiozkoa) tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako urteak... Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak. Egia da, era berean (Emendiozkoa), zatoz bihar sindromearena. Alegia (Esplikatiboa), denok ezagutzen ditugu funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak. Dena dela (Aurkaritza), bestelakoak asko dira.

3.ARIKETA. (AZTERKETA)

Ordea: aurkaritzakoa.
Ere: emendiozkoa.
Izan ere: kausazkoa.
Dena dela: aurkaritzakoa.
Kasurako: zehatzailea.
Esate baterako: zehatzailea.
Edo: hautakaria.
Alegia: esplikatiboa.
Berriz: aurkaritzakoa.
Azken finean: laburtzailea.

2016(e)ko abenduaren 18(a), igandea

HUTSUNEAK BETE

1. ARIKETA

Ni jaio nintzen egunean ama oso lasai zegoen. Batere kezkarik gabe, Urrabiaren bazterrean barna paseoan, patxada edearrean, bertze hainbertzetan bezala. Urak tiratzen zuen. Urte haietan, uda partean jeneralean, bazkalondoan, jendea siestan zegoen bitartean, denda-ostatuan jenderik ez eta sukaldeko lanak eginik, noiznahi sartzen zen putzura, gona eskuarekin goiti jaso eta hankak belaunetaraino bustitzera, eta ez zen arritzekoa beti norbait begira izatea pendoitzaren gainetik, gizon begiluze zenbait. Aita haserretu egiten zen amaren gogorazio horrekin, kolerak hartzen zuen, "Ze zabiltza hor, dena agerian! Ez duzu ikusten jende guztia marmarika ari dela!".
Bada, egun hartan ere halatsu ibilki zen. Sartua ez, baina erreka inguruan, tripa handia garraio. Eskuak gerriaren atzeko partean lotuak, hortz artean xiri bat, eta lurrera begira, etxeko oilo eroak han barna egindako aurrautzarik ikusiko ote zuen. Mala baten kontra jarri zen, erdi etzanda, eta jarrera hartan lokartu zen. Eta orduantxe ate joka hasi ni! Preziso kanpora behar nuela segituan! Sokatiran hasi ginen, nor baino nor. Ni indarka eta bera ere bai. Emakume gaixoa ezin mugituz, aiaika, eskuekin tripari kontzen, eusten, eta ni bultza eta bultza! Gure aitak nire bi anaiei kontatu zien izokin batek ekarri ninduela bizkar gainean itsasotik. Nahiago hala izan balitz! Egia bertzelakoa zen. Alfredo arrantzazainak lagundu zion amari erditzen. Hura beti gure etxe inguruan ibiltzen baitzen. "Sugegorri hori hor izaki!", gure aitaren amorrua. Baina hari eskerrak omen nago ni mundu honetan. Lehenagokoak aski ez, handik aitzinera makina bat txikito hartu zituen etxearen kontura.
Ordea, jendeak ez zion maitasun handirik guarda jaunari. Nerabe izan edo adineko, inor ez zen gizon hartaz anitz fidatzen. Uskeria batengatik edozeini isuna paratu edo lizentzia kentzeko gauza zen. Baina ez zen hori bakarrik. "Horrek espia izateko balio dik!", erraten zuen Isidorok, gutxien espero zen tokian hantxe izaten zelako. "Espia! Ez-fia horrekin!" aditu nion behin Kasinoko Eugeniori, hortzak estuturik. Izanez ere, haienera ez zen sartzen, hango etxekoandre Inesek salatu zuenetik.

2.ARIKETA

Oraindik ez du argitu, baina buruz daki non finkatu behar duen oina, eta kontent heldu da bidexkan zehar, saltoka. Esku batekin zakoteari kontzen dio, barrenean ekarki duena ez galtzeko. Bakarrik da, gaueko lana egin ondoren lagun bakoitzak bere aldera jo duelako. Alemanak mugatik aldendu zirenetik aisexeago dabiltza. Bidean pixka bat entretenitu da. Hiru amuarrain ttiki ebatsi dizkio, bat-banaka, Larun aldetik heldu den erreka jostariari. Bi hosto zabaletan bildu ditu, zintzilik duen poltsan sartu baino lehen. Kilika egin diote bizkarrean, handik eskapatzeko eginahalak egiten, aireak ito dituen arte. Martinbaitako neskatxa gazteari erregalua egin nahi dio, azkeneko aldian bezala. Harri bat botako dio leihora, problemarik ez dutela izan adierazteko, eta askaren ondoan utxiko dio oparia.
Herriko lehenbiziko etxeetara iritsi da. Zutoin luzeen muturrean, argi pizar bat ematen duten bonbilla ahulak itzaltzeko desiotan daude, eguna lo emateko. Zazpiak laurden guti jo dute elizako ezkilek, berak nahi duen bezala. Fabrikako langileak orain hasiko dira agertzen. Kuartel parettik pasatzean ez dira harrituko jendea ikusita.
Jamoteneko atean xakur bat auriaka ari da negarrez. Haren ondoan bulto ilun bat ikusi du bankuaren gainean. Gorputz bat da, harri gainean etzanda. Ez da mugitzen. Aurpegia uktu dio eta ikaratu da, hormatuta baitago. Antzualdeko meategian aritzen den Juan Pedro da. Astinaldi bat eman, eta gizona marmarka hasi da. Berriz ere zirikatu du, eta noizbait ere begiak ireki ditu, kostata. "Zer ari haiz hemen? Erituko haiz! Hoa etxera lo egitera!".
Gizona dardarka dago eta motel egiten du solas. Andretako nahi lukeen neskarekin zita zuen bezperan, ilunabarrean, baina ez zitzaion agertu. Hark ez zuen usteko hau etorriko zela. Orain jakinen du Juan Pedrok ez ziola burla egin nahi. "Benga, hoaie etxera!" erran dio berriz, eta gzon engainatua goiti aldera abiatu da ttaka-ttaka sekula hutsik egiten ez dion lagun ilezuarekin.
Josemarik aitzinera segitu du. Lepo aldean hotza sumatu eta txaketaren lepoa goratu du. Langile batzuek bizikleta gainean agurtu dute. "Aiooo, lesakarra!", erran dio batek. Inork ez dio galdetuko zertan dabilen ordu horretan.