Zenbat aditz?
- Aditz bat = perpaus bat.
- Aditz bakarra = perpaus bakuna.
- Aditz bat baino gehiago = perpaus elkartua.
PERPAUSA:
- Bakuna
- Ekartua
- Juntatua
- Emendiozkoa
- Aurkaria
- Hautakaria
- Alborakuntza
- Menpekoa
- ISren ord.
- Konpletiboak
- Zehar-galderak
- Izl.en ord.
- Erlatibozkoak
- Adlag.en ord.
- Denborazkoak
- Helburuzkoak.
- Moduzkoak.
- Kausazkoak.
- Kontzesiboak.
- Kontsekutiboak.
- Baldintzazkoak.
- Konparaziozkoak.
1.ARIKETA
-Unibertsitatera etortzean istripua ikusi dut goiko errepidean. Menpeko perpausa, denborazkoa.
-Orotzek ez ditu lehengusuak adina urte. Menpeko perpausa, konparaziozkoa.
-Hori esan niolako haserretu eta alde egin zuen. Emendiozko juntadura. Menpeko perpausa, kausazkoa.
-Etxetik atera nintzenean ikusi nituen gizonak arrunt zaharrak dira. Menpeko perpausa, denborazkoa eta erlatibozkoa.
2.ARIKETA
- Arratsaldean etorri ezean, ezin joango gara. Menpeko perpausa, baldintzazkoa.
- Asko gustatzen zait garagardoa, baina ardoa edanen dut. Perpaus juntatuak, aurkariak.
- Bost euroko billetea oso txiki eta itsusia da. Emendiozko juntadura.
- Ez da Gasteizen egon, hiria oso ongi ezagutzen badu ere. Menpeko perpausa, kontzesiboa.
- Ez duzue jolastea maite, ezta ikustea ere. Menpeko perpausa, konpletiboa.
- Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut. Menpeko perpausa, konpletiboa.
- Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut. Perpaus juntatuak, hautakariak.
- Internet gustoko dut, asko ikasten dudalako. Menpeko perpausa, kausazkoa.
- Mikel deitzeko esan diot. Menpeko perpausa, konpletiboa.
- Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu. Perpaus bakuna.
- Zu etorri bezain laster, joanen naiz. Menpeko perpausa, denborazkoa.
- Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria. Menpeko perpausa, kontzesiboa.
- Hain gizena zen ez baitzen atetik sartzen. Menpeko perpausa, kontsekutiboa.
- Berandu etorri da, nahiz hamaika aldiz garaiz etortzeko erran diodan. Menpeko perpausa, kontzesiboa.
- Lana bukatu ondoren etxera joan eta ohatzean sartu zen. Menpeko perpausa, denborazkoa.
3.ARIKETA
- Aita hil zenean, ni etxean nintzen. Menpeko perpausa, denborazkoa.
- Iragan urteko ikasleek egindako talde lanak ez ziren oso txukunak izan. Menpeko perpausa, erlatibozkoa.
- Ezin zuen autoa gidatzen ikasi, hain zen traketsa. Menpeko perpausa, konpletiboa.
- Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen. Menpeko perpausa, denborazkoa.
- Hori hola denez gero, ez naiz agertuko. Menpeko perpausa, kausazkoa.
- Zuek ez zarete ni bezain mozoloak. Menpeko perpausa, konparaziozkoa.
- Herrira etortzen zen bakoitzean mozkortzen zen. Menpeko perpausa, denborazkoa.
- Ez dakigu gauzak gero nondik nora joanen diren. Menpeko perpausa, zehar-galdera.
- Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan. Menpeko perpausa, helburuzkoa.
- Dutxatu ondoan, jantzi eta berehala sukaldera hurbildu zen. Menpeko perpausa denborazkoa eta menpeko perpausa erlatibozkoa.
- Nik lagundu nahi diot, baina berak ez du inola ere hori egitea nahi. Menpeko perpausa, konpletiboa.
- Hemen gelditu behar duzu ala tabernara etorri behar duzu? Perpaus juntatuak, hautakariak.
- Noiz bukatuko duzu lana? Perpaus bakuna.
- Gauzak okertuko zirela erran zigun, eta berehala okertu ziren. Menpeko perpausa, konpletiboa.
- Zuk esan zenuen moduan egin nituen nik arrautzopilak. Menpeko perpausa, moduzkoa.
- Aitatxik erranikakoak kontuan hartu eta lan hura utzi nuen. Menpeko perpausa, erlatibozkoa.
- Mendian ginelarik izan zen elur-jausia. Menpeko perpausa, denborazkoa.
- Ogia erosteko eman nion dirua galdu zuen. Menpeko perpausa helburuzkoa eta menpeko perpausa erlatibozkoa.
- Bazkaldu aurretik mahaia bedeinkatu behar zela erakutsi ziguten. Menpeko perpausa, konpletiboa.
4.ARIKETA
Etxetik atera baino lehen (Menpeko perpausa, denborazkoa) komeni izaten da atea ongi itxi duzun (Menpeko perpausa, zehar-galdera) begiratzea (Menpeko perpausa, konpletiboa), azken aldi honetan lapurreta mordoxka izaten ari baitira Iruñeko hainbat etxetan (Menpeko perpausa, kausazkoa), baita hutsik ez daudenetan ere (Menpeko perpausa, erlatibozkoa). Alegia, lapurrei ez zaei asko axola etxebizitza batean jendean bizi den ala ez. (Mendeko perpausa, zehar-galdera) Haiek, bestelako lanik ez dutelako (Menpeko perpausa, kausazkoa) edo (Juntadura, hautakaria) lan egiteko gogorik ez dutelako,(Menpeko perpausa, kausazkoa) dirua nahi dute, eta (Emendiozko juntadura) horretarako metodorik azkarrena (Menpeko perpausa, alderaketa) etxe batean sartu eta (Emendiozko juntadura) harrapatzen duten guztia (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) eramatea da.(Menpeko perpausa, konpletiboa)
Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro botatzen du: "Gure aita, bere fabrikako jefea da (Perpaus bakuna), eta (Emendiozko juntadura) BMWa dauka (Perpaus bakuna). Eta lana bukatzen badu lauretan (Menpeko perpausa, baldintzazkoa), laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean". Beste are harroxkoago (Menpeko perpausa, alderaketa) erantzuten dio: "Ba gure aita funtzionarioa da, eta (Emendiozko juntadura) ez dauka auto garesti horietakoa, baina (Aurkaritzako juntadura) lana lauretan bukatzen badu, (Menpeko perpausa, baldintzazkoa) laurak hamar gutxirako iristen da etxera.
5.ARIKETA (AZTERKETA)
Ez duzue sinetsiko lehengo egunean zer gertatu zitzaidan: ogia behar bainuen (Menpeko perpausa, kausazkoa), etxe ondoko txinatarren dendan (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) sartu nintzen. Dendariari egun on esan nion, baina (Aurkaritzako juntadura) hark ez zidan ezer erantzun. Orduan pentsatu nuen bakarrik txinera zekiela (Menpeko perpausa, konpletiboa). Orduan, barruko gela batean zegoen (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) gizona atera zen, eta (Emendiozko juntadura) aurreko emakumea gor-mutua zela (Menpeko perpausa, konpletiboa) jakinarazi zidan. Etxera igo nintzen. Hirugarren solairura iristean (Menpeko perpausa, denborazkoa), atea irekita ikusi nuenez (Menpeko perpausa, kausazkoa), asko ikaratu nintzen, aurreko aldian bezain urduri jarri nintzen (Menpeko perpausa, konparaziozkoa), nahiz eta egunero lasaigarri pare bat hartu (Menpeko perpausa, kontzesiboa). Mikel zen, nire auzoa: ez zuen azukrerik, eta (Emendiozko juntadura) hona bizitzera etorri zenean (Menpeko perpausa, denborazkoa) utzi nion giltzarekin sartu zen etxean.
6.ARIKETA
Artxibategian lanean ari den (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) Peru Markiz historialari eta artxibazainari zor diot orain aztertuko dudan (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) kaierraren ezagutza.Aurkitu, artxibategiko goi mailako teknikaria den (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) Miren Minak aurki zuen, agiri batzuk antolatzen ari zen denboran. (Menpeko perpausa, denborazkoa) Azalak eta hogeita lau orrialde ttikik osatzen dute ikergai hartuko dudan koadernottoa. (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) Katalogo zenbakia ondo hau da, norbaitek esku artean erabili eta gauzak bertatik bertara ikusi nahi baditu: AO, UA, 139. (Menpeko perpausa, baldintzazkoa)
1994an argitaratutako (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) doktore tesian Iruñerriko herri horretako izen batzuk aztertu nituen, eta (Emendiozko juntadura) Peruk hori jakinki eta nitaz oroitu, koadernottoa bere eskuetara iritsi zelarik, (Menpeko perpausa, denborazkoa) Ni iruindarra izateak ere (Menpeko perpausa, kausazkoa), hots, (Juntadura, alborakuntza) aldameneko izateak ere (Menpeko perpausa, kausazkoa) eragina izan duke billabarraren erabakian. Hala uste dut, (Perpaus bakuna) Era batera izan edo bestera (Juntatua, hautakariak) eskerrak ematea besterik ez zait gelditzen, hari eta Miren Minari, egindako (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) mesedearen ordainetan, nahiz eta mesedeek ardura lana ekartzen duten bizkarrean. (Menpeko perpausa, kontzesiboa)
Zernahi gisaz, ez beza inork pentsa euskaraz idatzitako (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) dokumentua dugula hau; zorte ona izan dugu kausitzearekin, egia, baina (Juntatuak, aurkariak) adurrak, nonbait, ez zuen nahi administrazioa esparrukotzat aitor daitekeen idazkia euskaraz izkiriaturik egon zedin. (Menpeko perpausa, helburuzkoa) Damurik, holakoen behar gorrian baikaude;(Menpeko perpausa, kausazkoa) ondoko batean izan beharko!
Nolanahi ere, garrantzi handiko dokumentua dugu hau, bi arrazoi nagusirengatik: Iruñerriko herria XIX. gizaldian euskalduna zela (Menpeko perpausa, konpletiboa) idarokitzen duelako (Menpeko perpausa, kausazkoa) lehenik, hitzetz hitz eta argiki erraten ez bada ere,(Menpeko perpausa, kontzesiboa) eta bertako hizkeraren berri zerbait jakiteko (Menpeko perpausa, helburuzkoa) lanabes oraingoz bakarra delako (Menpeko perpausa, kausazkoa) ondoren. Hirugarren alderdi aldekoa dokumentazioan geroago azaltzen zaizkigun (Menpeko perpausa, erlatibozkoa) zenbat leku izen itxuratxarturen etorkia garbiago ikusteko (Menpeko perpausa, helburuzkoa) aukera eskaintzen da, etimologia azalpenak ematerakoan (Menpeko perpausa, denborazkoa) datu zaharrak, izenen antzinako aldaerak, urrearen parekoak izaten baitira,(Menpeko perpausa, kausazkoa) altxor handia.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina