2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

ADITZA

ADITZAREN INGURUKO AZALPENA


  • Baldintza
baldintza taula bilaketarekin bat datozen irudiak
  • Ahalera
ahalera taula bilaketarekin bat datozen irudiak
  • Subjuntiboa
Erlazionatutako irudia

SUBJUNTIBOKO ADIZKIAK OSATZEKO GIDA MODUKOA

  1. Subjuntiboko adizkiak osatzeko beti ezan eta edin aditz laguntzaileak erabiltzen dira.
  2. Nor-nori eta nor-nori-nork sailetako adizkiak eratzeko nor eta nor-nork sailetakoak ezagutu behar dira.
  3. Morfemen hurrenkera indikatibokoa bera da: dut,diot,dezadan,diezaiodan.
  4. Aintzat hartu behar da subjuntiboan adizki guztiek dutela -n bukaeran, izan orainaldikoak, izan iraganaldikoak.
  5. Nor-nork-etik abiaturik, honela osatzen dira nor-nori-nork-eko adizkiak:
    1. Adizkiaren barreneko eza aditz erroa beti ieza bilakatzen da.
    2. Kontuan hartu nor-nori-nork sailean, datiboa hari edo haiei denean, aurredatiboko i marka sartzen dela o eta e-ren aintzinean.
  6. Nor sailetik nor-nori-ekoak sortzeko datiboaren morfemaren aurretik ki aurredatiboa sartu beharra da, aditz erroaren ondotik. Beti edin ibiltzen da.
  7. Aintzat hartu behar da zu bigarren pertsonari doazkion adizkiek, pluraleko beste adizkiek bezala, nor-nori-n pluralgilea daramatela barnean.

ARIKETAK

1.ARIKETA

-Egin diogu. Egin genion. Egin bagenio. Egingo genioke.
-Etorri zarete. Etorri zineten. Etorri bazinete. Etorriko zinatekete.
-Erori zait. Erori zitzaidan. Eroriko balitzait. Eroriko litzaidake.
-Saldu ditugu. Saldu genituen. Salduko bagenitu. Salduko genituzke.
-Ikusi diet. Ikusi nien. Ikusiko banie. Ikusiko nieke.
-Hartu zaituzte. Hartu zintuzten. Hartuko bazintuzte. Hartuko zintuzkete.
-Ekarri nau. Ekarri ninduen. Ekarriko banindu. Ekarriko ninduke.
-Bultzatu ditut. Bultzatu nituen. Bultzatuko banitu. Bultzatuko nituzke.
-Jan dit. Jan zidan. Jango balit. Jango lidake.
-Joan gara. Joan ginen. Joango bagina. Joango ginateke.
-Sartu dira. Sartu ziren. Sartuko balira. Sartuko lirateke.
-Azaldu dizuet. Azaldu nizuen. Azalduko banizue. Azalduko nizueke.
-Ulertu duzue. Ulertu zenuten. Ulertuko bazenute. Ulertuko zenukete.
-Ahaztu zaizkizu. Ahaztu zitzaizkizun. Ahaztuko balitzaizkizu. Ahaztuko litzaizkizuke.
-Maitatu naute. Maitatu ninduten. Maitatuko banindute. Maitatuko nindukete.
-Egosi dizkiegu. Egosi genizkien. Egosiko bagenizkie. Egosiko genizkieke.
-Landu dituzte. Landu zituzten. Landuko balituzte. Landuko lituzkete.
-Idatzi didate. Idatzi zidaten. Idatziko balidate. Idatziko lidakete.
-Irakurri didazue. Irakurri zenidaten. Irakurriko bazenidate. Irakurriko zenidakete.
-Prestatu zaizkizu. Prestatu zitzaizkizun. Prestatuko balitzaizkizu. Prestatuko litzaizkizuke.

2.ARIKETA

-Ikusi dizuegu. Ikusi genizuen. Ikusiko bagenizue. Ikusiko genizueke. Ikusiko genizuekeen.
-Joan dira. Joan ziren. Joango balira. Joango lirateke. Joango ziratekeen.
-Bultzatu zaitut. Bultzatu zintudan. Bultzatuko bazintut. Bultzatuko zintuzket. Bultzatuko zintuzkedan,
-Jaitsi zaizkit. Jaitsi zitzaizkidan. Jaitsiko balitzaizkit. Jaitsiko litzaizkidake. Jaitsiko zitzaizkidakeen.
-Iraindu nau. Iraindu ninduen. Irainduko banindu. Irainduko ninduke. Irainduko nindukeen.
-Gelditu zaio. Gelditu zitzaion. Geldituko balitzaio. Geldituko litzaioke. Geldituko zitzaiokeen.
-Helarazi dit. Helarazi zidan. Helaraziko balit. Helaraziko lidake. Helaraziko zidakeen.
-Elikatu ditugu. Elikatu genituen. Elikatuko bagenitu. Elikatuko genituzke. Elikatuko genituzkeen.
-Harrapatu gaituzte. Harrapatu gintuzten. Harrapatuko bagintuzte. Harrapatuko gintuzkete. Harrapatuko gintuzketen.
-Elkartu zaizue. Elkartu zitzaizuen. Elkartuko balitzaizue. Elkartuko litzaizueke. Elkartuko zitzaizuekeen.
-Saldu dizkizut. Saldu nizkizun. Salduko banizkizu. Salduko nizkizuke. Salduko nizkizukeen.
-Sumatu zaituztet. Sumatu zintuztedan. Sumatuko bazintuztet. Sumatuko zintuzketet. Sumatuko zintuzketedan.
-Ahaztu zaio. Ahaztu zitzaion. Ahaztuko balitzaio. Ahaztuko litzaioke. Ahaztuko zitzaiokeen.
-Ohartu natzaio. Ohartu nintzaion. Ohartuko banintzaio. Ohartuko nintzaioke. Ohartuko nintzaiokeen.
-Hurbildu gaitu. Hurbildu gintuen. Hurbilduko bagintu. Hurbilduko gintuzke. Hurbilduko gintuzkeen.
-Erosi dit. Erosi zidan. Erosiko balit. Erosiko lidake. Erosiko zidakeen.
-Hautsi zaizkie. Hautsi zitzaizkien. Hautsiko balitzaizkie. Hautsiko litzaizkieke. Hautsiko zitzaizkiekeen.
-Soildu dituzte. Soildu zituzten. Soilduko balituzte. Soilduko lituzkete. Soilduko zituzketen.
-Urrundu zaitugu. Urrundu zintugun. Urrunduko bazintugu. Urrunduko zintuzkegu. Urrunduko zintuzkegun.
-Leher egin die. Leher egin zien. Leher egingo balie. Leher egingo lieke. Leher egingo ziekeen.

3.ARIKETA

-Eman diot. Eman nion. Emango banio. Emango nioke. Emango niokeen. Eman diezaiodan. Eman niezaion.
-Etorri zait. Etorri zitzaidan. Etorriko balitzait. Etorriko litzaidake. Etorriko zitzaidakeen. Etor dakidan. Etor zekidan.
-Ikusi zaitut. Ikusi zintudan. Ikusiko bazintut. Ikusiko zintuzket. Ikusiko zintuzkedan. Ikus zaitzadan. Ikus zintzadan.
-Joan zarete. Joan zineten. Joango bazinete. Joango zinatekete. Joango zinateketen. Joan zaitezten. Joan zintezten.
-Ikasi dituzue. Ikasi zenituzten. Ikasiko bazenituzte. Ikasiko zenituzkete. Ikasiko zenituzketen. Ikas ditzazuen. Ikas zenizaten. 

4.ARIKETA

-Egin duzue. Egin dezazuen.
-Egin zenuten. Egin zenezaten.
-Ikusi zaitut. Ikus zaitzadan.
-Ekarri nau. Ekar nazan.
-Ikusi naute. Ikus nazaten.
-Ikusi gaitu. Ikus gaitzan.
-Ekarri ditut. Ekar ditzadan.
-Joan nintzaion. Joan nenkion.
-Zineten. Zintezten.
-Zen. Zedin.
-Dira. Daitezen.
-Naiz. Nadin.
-Zatzaizkit. Zakizkidan.
-Zitzaizkion. Zekizkion.
-Gatzaizkie. Gakizkien.
-Zaigu. Dakigun.
-Zaituztete. Zaitzateten.
-Gintuzuen. Gintzazuen.
-Duzu. Dezazun.
-Naute. Nazaten.

5. ARIKETA (AZTERKETA)

-Ikusi gaituzte. Ikusi gintuzten. Ikusiko bagintuzte. Ikusiko gintuzkete. Ikus gaitzaten. Ikus gintzaten.
-Eskatu diegu. Eskatu genien. Eskatuko bagenie. Eskatuko genieke. Eska diezaiegun. Eska geniezaien.
-Ahantzi zait. Ahantzi zitzaidan. Ahantziko balitzait. Ahantziko litzaidake. Ahantz dakidan. Ahantz zekidan.
-Dakarzue. Zenekarten. Bazenekarte. Zenekarkete. Ekar dezazuen. Ekar zenezaten.
-Goaz. Gindoazen. Bagindoaz. Gindoazke. Joan gaitezen. Joan gintezen.
-Zaudete. Zeundeten. Bazeundete. Zeundekete. Egon zaitezten. Egon zintezten.
-Hartu dizkit. Hartu zizkidan. Hartuko balizkit. Hartuko lizkidake. Har diezazkidan. Har ziezazkidan.
-Aspertu zaitut. Aspertu zintudan. Aspertuko bazintut. Aspertuko zintuzket. Asper zaitzadan. Asper zintzadan.
-Hurbildu natzaie. Hurbildu nintzaien. Hurbilduko banintzaie. Hurbilduko nintzaieke. Hurbil nakien. Hurbil nenkien.
-Etorri zatzaizkigu. Etorri zintzaizkigun. Etorriko bazintzaizkigu. Etorriko zintzazkiguke. Etor zakizkigun. Etor zenkizkigun.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina